2012/08/30

IOSU ASKATU!!! Abuztuak 31 ostirala 20:00etan Leioako Bulebarrean

iosu.pngJakingo duzuen bezala ostiralean abuztuko azken ostirala da eta hilabetero bezala bulebarrean elkartuko gara, arratsaldeko zortziretan, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatzeko. Egun Iosu uribetxebarriak pairatzen duen egoera ikusita berebiziko garrantzia hartzen du kalera ateratzea eta osen esatea:





LARRIKI GAIXORIK DAUDEN PRESOAK ETXERA!
KONDENA BETETA DAUKATEN PRESOAK ETXERA!
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!









2012/08/25

Baraualdiak Euskal Herria osoan, Leioan baita ere

Gaur zapatua 11etatik aurrera Baraualdia egingo dugu Leioan.
21 pertsona gaude eta Udondoko Bulebarrean elkartuko gara.
Gaur 19:00etan kontzentrazioa egingo da Udondon
eta domekan 13:00etan San Bartolomen, jaiak direla eta.

Animatu eta parte hartu!

IOSU ASKATU! 14ak HERRIRA!!!






2012/08/24

Gaur 12:00tan eguneroko elkarretaratzea Moyua plazan eta ondoren konpromiso baraualdia Bilbon

Audientzia nazionala manifestazioa debekatu ondoren egunero bezala, Iosu Uribetxebarria eta larri gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko, elkarretaratzea egingo du Herrira mugimenduak Bilboko Moyua Plazan. Ondoren, Areatzean, konpromiso egunari segida emango diogu. Bertan egingo den ekimen esanguratsuetako bat: Aurreikusita zegoen bazkaria bertan behera geratuko da eta euskal geografia osoko hainbat txokotan egingo den bezala, baraualdi masiboa burutuko dugu. Areatzera bertaratu, mahaietan eseri, kandelak piztu eta Iosu eta larri gaixo dauden euskal presoen askatasuna eskatu eta espetxe politika anker eta ez gizatiar honen amaiera elkarrekin eskatzera gonbidatzen zaituztegu.


2012/08/18

Gaur 12:00etan Euskadi plazan

Espainiako Audientzia Nazionalak debekatu ondoren, Herrira mugimenduak BERTAN BEHERA utzi du bihar Bilbon burutu behar zuen manifestazioa. Ondoren Gernikako akordioa ekitaldia antolatu du gaurkorako 

2012/08/03

Bihar Arrasatera. Josu askatu! hamalauak herrira!!


Josu Uribetxeberria Arrasatearrak, 57 urte ditu eta 15 urte daramatza kartzelan. Metastasia detektatu berri diote.
Josuren osasuna atzera bueltarik gabeko egoerara heldu da, saihestu zitekeen arren.
Josuk legez eta eskubidez aske behar zuen aspaldi. Hala ere, minbizia izanik, 2007an askatasun eskaera ukatua izan zitzaion.
Giltzurruneko minbizia pasa ostean, bizi osorako tratamendu eta jarraipen estua derrigorrezkoa zuen, hain justu gertatu dena saihestu ahal izateko. Jakina denez, kartzelako bizitza batera ezina da mota honetako mediku asistentzia eta tratamenduekin.