2012/12/30

U12 deitzeko argazki masiboa

Datorren Larunbatean ,URTARRILAK 5, U 12 MANIFESTAZIORA deitzeko argazki bat egingo dugu.
Guztion artean Euskal Presoen egoera aldarrikatu behar dugulako, zatoz eta parte hartu!

2012/12/19

Olentzero eta Mari Domingi Herrira datoz!


Aupa!
Jakingo duzuen bezela astelehenean Olentzero HERRIRA etorriko da eta berarekin batera kalejiratxoa egingo dugu Leioatik zehar.
Animatu zaitezte parte hartzera eta zabaldu mezua!!!
Ondo izan!

2012/12/12

ABENDUAK 16an ELKARTASUN BAZKARIA

Jakingo duzuen bezela, Domekanabenduak 16an,  Nekazal azoka antolatzen da Leioan.

Egun horretan barazki postua jartzen du HERRIRAK (bertako nekazariek emandako produktuekin). Lortzen den dirua guztia errepresaliatu politikoentzat da.

Horretaz gain Plaza gorrian material eta ekoiztutako produktuen mahaia ere jartzen da.

Eta Eguerdiko 3retan ELKARTASUN BAZKARIA antolatu da Kurkudin. (Bazkarian parte hartzeko tiketak Kurkudin daude salgai). 

Antolatutako ekimenetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu eta zuen ingurukoak animatzera ere gonbidatzen zaitugu.