2013/05/29

Maiatzak 31, Azken Ostirala


Maiatzak 31, ostirala, 20:00etan Bulebarrean (kontzentrazioa eta korrikaldia)

Leioa eta Daroka lotuko ditugu korrika, bulebarrean bueltaka, Pagoarekin bat egiteko.

Anima zaitez eta etorri gurekin errepresaliatuen alde korrika egitera!!!

2013/05/15

Maiatzak 18 Bulebarrera


EUSKA PRESO ETA IHESLARIEN ESKUBIDEAK errespetatuak izan daitezen eskatzeko eta bereziki GAIXOTASUN LARRIAK DITUZTENAK ETA JADA KONDENA BETETA DAUKATENEN ASKATASUNA ESKATZEKO
Leioan arratsaldeko 7etan egingo dugu elkarretaratzea Bulebarrean.

2013/05/12

Leioako udala Parot doktrinaren kontra


Leioako Udala  hainbat udalerrik eta instituziok egin duen bezala , 197/2006 Doktrina indargabetzeko exijentziari atxiki zaio. EH Bilduk, EAJ eta EB-ren aldeko bozka lortu du; PSE-k abstentzioari ekin dio, eta PP-k kontran bozkatu du.


Leioako Osoko Bilkurak hartutako akordioa ondorengo hau da:
1.- 2012ko uztailean, Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunalak, aho batez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren 197/2006 doktrina (Parot doktrina gisa ezagutu dena), ez legezkoa eta oinarrizko eskubideen aurkakoa dela ebatzi ondoren, berau bertan behera uzteko eskatzen du udal honek. Ondorioz eta nazioarteko giza eskubideen legeria aplikatuz, 197/2006 doktrina aplikatu zaien euskal preso guztiak berehalakoan aske uzteko eskatzen dugu.
2.- Euskal Herrian bizi dugun itxaropen eta konponbide aukeraren aurrean, euskal presoen aurkako salbuespeneko legeria bertan behera uzteko eskatzen du udal honek.
3.- Ebazpen honen berri, herritarrei eta Europako Kontseiluko Giza Eskubideetarako Komisionatua den Nils Muiznieks Jaunari ematea erabakitzen da.


Euskal Herriko preso politikoen lagun eta senideen istripuek, baita Anjel Figeroa eta Xabier Lopez Peñaren heriotzek ere, Espainiar eta Frantziar Estatuek onartutako zigor-politika kriminalak dituen ondorio gordinak oso agerian jartzen dizkigute. Egoera hau berehala bukatutzat ematea oso premiazkoa da.
Leioan zein Euskal Herri osoan zigor-politika kriminal honen kontrako benetako gizarte aldarria badago. Horren adierazle izango da Maiatzak 18 PLAZARA! Ekimena, non leizotarrak kalera aterako diren gainontzeko herrietan bezala.
Gurean, mobilizazioa, arratsaldeko 19:00etan bulebarrean izango da. Bertan elkarretaratzea eta erlojuen erakusketa-performancea burutuko da.
Dei egiten diegu leioako herritar guztiei gurekin batera PLAZARA! ateratzeko